Larunbata honetan, Euskal Jaia ospatuko da Iruñean

Iruñerriko Euskal Jaia Iruñerriko euskal kulturaren alde lan egiten duten talde eta pertsonen arteko topagunea da. Eta, alde berean, aukera alaia eta koloretsua euskal kultura aldarrikatzeko.

2016-ko maiatzak 10

Egitarau oparoa antolatu dute aurtengo Iruñeko Euskal Jaia ospatzeko. Bosgarren edizioa izanen da aurtengoa, eta abesti bat eta guzti osatu dute Iruñerriko euskaltzale eta euskal kulturaren alde lan egiten duten pertsonek eta erakundeek biltzen duen ekimenerako.

Goizean zehar adin guztietako ekimenak izanen dira 10etatik aurrera, horietko batzuk Redin kalean kokatuko den Jai Gunean ospatuko dira. Herri gosaria, artisauen azoka San Nikolas plazan, herri kirolak Merkaderes kalean … eta 13:00etan ekitaldi nagusia, erraldoien topaketa eta Larrain dantza Udaletxeko plazan. Ondoren kalejira bat abiatuko da Udaletxeko plazatik eta 15:00etan herri bazkaria. Bazkalondoa Ostatu Ibiltaria taldearekin izanen da eta 17:00etatik aurrera kontzertuak Caldereria kalean (“Alicatê, la gramola del amor”, “Skabidean”, “Puto Amoak Matematiketan”, “Dubrofnik”). Bitartean, dantzaldia izanen da Jai Gunean “Gathubi” taldearekin. 3indarrok elektrotxarangak ere musika zabalduko du Alde Zaharreko kaleetan barna. Bukatzeko, 21:00etan kontzertuak hasiko dira Jai Gunean, “Lur-J”, “Iruzur”, “Bastart Kowboys”, “Nekez”, “Eromeria” taldeekin.

Gehiago