Larunbat honetan, bigarren urtez jarraian, Elkartasun Eguna eginen da Donibane auzoan

ETAren desegitea eta Euskal Herrian irekitzen den ziklo politiko berriaren atarian, euskal preso politikoen etxeratzea exijituko duen Elkartasun Egunak ospatuko dute Donibanen.

2018-ko maiatzak 11

“Okupatzaileek preso dituzte eta gainera salbuespen neurriak aplikatzen dizkiete bai presoei zein senitartekoei. Beharrezkoa da, sufrimendu honetan, elkartasuna adieraztea ziega barruan dagoenari zein astero bisitan ari diren inguruko guztiei, elkartasunaren bidez indartsuago izanen baikara. Modu honetan etxearatzearen aldeko indar metaketa ilusio handiagoz eginen dugu eta herri honen askapenean borrokatzeko bide berriek alimaleko bultzada hartuko dute”, adierazi dute antolatzaileek.

Gaur egun, Donibaneko 6 bizilagun dituzte preso: Olga Comes, Iñaki Etxeberria, Aurken Sola, Iñaki Esparza, Josune Arriaga eta Ibai Ayensa.

Goizean “Donibane batera presoak etxera” lemapean enkarteladak eginen dituzte auzo guztian barrena. Gero bazkaria izanen da, 250 bat pertsona elkartuko dira eta txartelak agorturik daude. Eta segidan ekitaldia eginen da. Ekitaldia bukatuta 18:00etan kontzertuak hasiko dira Gabezin, Skabidean, Rotten XIII eta Herdoil taldeekin.

Gehiago