Lanuzte berria Iruñeko IKEAn, lan baldintzak mantendu ditzaten exijitzeko
ELA-k salatu duenez, La Moreako merkataritza-guneko langileak IKEA Ibérica enpresara pasatu ondoren, zuzendaritzak ez ditu errespetatu orain arte zituzten lan-baldintzak, eta baldintza okerragoak ezartzen saiatzen ari dela ziurtatu du sindikatuak.
2021-ko abenduak 27
IKEA Iruñako zuzendaritzak negoziatu gabe jarraitzen duela ikusita, gaur, abenduak 27, IKEA Iruñeako langile gehienek bat egin dute berriz ere ELAk eta CCOOk deitutako lanuztearekin, aldez aurretik zituzte lan-baldintzak mantendu daitezen eskatzeko. Izan ere, La Moreako merkataritza-guneko langileak IKEA Ibérica enpresara pasatu ondoren, zuzendaritzak ez ditu errespetatu orain arte zituzten lan-baldintzak, eta baldintza okerragoak ezartzen saiatzen ari da. Gauzak horrela, gaur lanuztea egin dute berriro, abenduaren 20an egindakoari jarraiki.
Gauzak horrela, gaur, abenduak 27, lantokiaren aurrean kontzentrazioa egin dute,`Ikeak lan-baldintzetan aldaketak inposatzen dizkigu negoziatu gabe. Igande eta jai egunetan irekierarik ez´ lelopean.
Ziurtatu dute zuzendaritzak lan-egutegia, oporrak eta atseden-asteburuak inposatzen dizkiela, inolako negoziaziorik gabe. Gainera, gogorarazi dute lanaldi partzialeko kontratazioak kaltetuko direla `Kantinako diru-laguntzen plusa “deiturikoaren aldaketarekin.
Enpresak negoziatu gabe jarraitzen badu, ELAk eta CCOOk iragarri dute lanuzte berria egingo dutela urtarrilaren 3an, hurrengo egunetan beste mobilizazio batzuk egitea baztertu gabe.