“Langileok konponbiderako Giltza” lelopean elkarretaratzea egin dute sindikatuek presoen etxeratzearen alde

Euskal gehiengo sindikalarekin batera "Langileok konponbiderako Giltza" lelopean kontzentrazioak egin ditu gaur Sare Herritarrak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Iruñeko hitzorduan, ELA, LAB, CGT, STEILAS, EHNE, CNT, ESK eta Hiru sindikatuek datorren urtarrilaren 13an Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.