Langileen beharren neurriko lan erreforma eta soldaten igoeraren aldeko mobilizazioak egin ditu LABek

Gaur, lantokietan eta hainbat instituzioen aurrean egin ditu mobilizazioak LAB sindikatuak "Euskal Herrian egin dezagun posible" lelopean. Besteak beste, lan erreforma aldatzeko Espainiako Gobernuak UGT, CCOO sindikatuekin eta CEOE patronalarekin erdietsitako akordioa errefusatu du LABek, eta KPIren igoera bermatzea exijitu du sindikatuak. Euskal Herrian borroka ziklo berri bat irekitzen dela azpimarratu du LABek.