Langile klasearen bizi baldintzak, zerbitzu publikoen defentsa eta Palestinarekiko elkartasuna Maiatzak 1eko mobilizazioetan presente

ELA eta LAB bakoitza bere aldetik, eta STEILAS, CGT, CNT, ESK eta Solidari elkarrekin manifestazioak egin dituzte Maiatzaren Lehenean Iruñeko karriketan. Guztien ahotan, lantokietan eta kalean langile klasearen bizi baldintzen aldeko borrokak eta aldarriak. Palestinarekiko elkartasun mezuak eta keinuak presente izan dira mobilizazioetan.

2024-ko maiatzak 1

EHKS Bilbon eta Jardun Donostian

EHKSk manifestazioa egin du Bilbon, sistema kapitalistaren alternatiba langileen boterea dela aldarrikatzeko. ‘Badago alternatiba, langile boterea eraiki’ lelopean, milaka pertsona joan dira Jesusen Bihotzaren plazatik Gasaren plazara, behin eta berriz oihukatuz «Borroka da bide bakarra», «Instituzioen fartsari aurre egin», «Gora iraultza sozialista» edo «Borroka da bide bakarra», bandera gorri ugari eramanez.

Jardun Koordinadorak, bere aldetik, Donostian egin du manifestazioak “Langileon borrokaz Euskal Herri sozialista” lelopean. Mobilizazioaren amaieran, lokal bat okupatu dute eta Ertzaintza bertaratu da.

Gehiago