Lan istripuz izandako azken heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek CEN patronalaren egoitzan
CEN Patronalaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek Nafarroan lan istripuz izandako azken heriotza salatzeko. Pasa den astean, 52 urteko langile bat hil zen Arrosadian obra batean lan egiten ari zenean. Sindikatuek lan istripuetan gertatzen diren heriotzen atzean prekarietatea dagoela salatu nahi izan dute, eta bai Nafarroako Gobernuari baita patronalari ere neurriak hartzea exijitu diete.
2022-ko apirilak 21
Gehiago
BDZk Europak Israelen aurrean «erabateko obedientzia» duela eta Gazako genozidioaren aurrean ez duela ezer egiten salatu du
La Vueltako protesten aurkako errepresioa salatu dute eta Palestinarren aldeko ekintzaileen aurkako prozesuak amaitzea eskatu dute
