LABek salatu du Txibiteren Gobernuak gezurra esan zuela, Nafarroako osasun sistema pribatizatzeko mutualitateekin sinaturiko Espainiako hitzarmenean sartzea onartu baitu

LAB sindikatuko Zerbitzu Pribatuen federazioko dozenak mobilizatu dira gaur Mutua Navarrak Iruñeko Landaben industrialdean duen egoitzaren aitzinean, salatzeko, LABek 2023ko martxoan azaleratu bezala, badela Espainiako Gobernuaren plan bat mutualitateen bidez osasunaren pribatizazio handiena gauzatzeko, Nafarroako enplegu planean, zeinak CENeko enpresarien eta UGT eta CCOO kontzertazio sindikatuen babesa baitu. LABek aldarrikatu du jarraitu beharreko bidea enplegu planak markatzen duenaren kontrakoa dela, eta mutualitateak publifikatzearen eta Gizarte Segurantzak erakunde horiei ematen dien dirua Osasunbidea indartzera bideratzearen alde egin du.