LABek “PSNren euskarafobia” salatu du eta euskararen inguruko dekretu berria aldarrikatu du

Bi urte baino gehiago igaro dira Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren zenbait artikulu epai bidez baliogabetu zituztenetik; dekretu hura aurreko gobernuak egin zuen. Baliogabetutako artikuluak, funtsean, komunikazio, abisu eta errotulazioetan elebitasuna arautzen dutenak dira, bai eta eremu mistoko, eremu ez-euskalduneko eta zerbitzu zentraletako lanpostuetarako lehiaketa-oposizioetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzea ere.