LABek mutuen kontratuak erre ditu sinbolikoki

Mutuen Lege berria arbuiatu eta lan istripuak sektore publikoan (Osasunbidea) kudeatu daitezen aldarrikatzeko zenbait mutuen kontratuak erre dira

2014-ko apirilak 2

Gaur, apirilaren 2an, UNION DE MUTUAS bulegoaren aurrean LABeko ehun bat delegatu nahiz afiliatuek ekimen bat burutu dute. Zehazki, mutuen erreformaren kontrakotasuna adieraziz,  zenbait mutuen kontratuak erre dituzte.
Ondoren,  mutuaren bulegotik giza-katea abiatu dute  Gizarte Segurantzaren egoitzaraino (Conde Oliveto). Modu horretan, mutuen eredu pribatutik eredu publikora pasatzeko aldarrikapena irudikatu nahi izan dute.
Izan ere, mutuen  erreformaren aurrean LABek mutuen sistema  desagerraraztea eta mutuen baliabideak nahiz konpetentziak publikoak bilakatzearen aldeko apustua egiten du. Zehazki honako aldarrikapenak egin dituzte:
    1. Nafarroako administrazioak,  lantalde publiko osoa Gizarte Segurantzaren erakunde-laguntzailea den Autoaseguradoraren baitan barnebildu dezala.

    2. Gainontzeko enpresek eta erakundeek laneko gertakizunek prestazio ekonomikoaren estaldurari Gizarte Segurantzaren bidez hitzartu dezatela, eta ez mutuen bitartez.

    3. Halaber, gertakizun arrunten kontrolerako mutuen eskuduntza baztertzea.

    4. GSINen medikuek langileon historia klinikoa eskuratzeko aukera baztertzea.

Gehiago