LABek kritikatu du CCOO eta UGTk ontzat eman dutela Cofelyko 478 langile kaleratzea, horietatik 13 Nafarroan

LAB sindikatuak salatzen du CCOO eta UGT sindikatuek Enplegua Erregulatzeko Espedientea sinatu dutela nahiz eta onartu ez dagoela “behar bezala justifikatuta”. Espediente honek 478 langile kalean uzten ditu, horietako 13 Nafarroakoak.

2020-ko abenduak 24

LABek salatu nahi du CCOO eta UGT sindikatuek Cofely enpresaren Enplegua Erregulatzeko Espedientea sinatu izana; sinadura horrek kontsultaldia markatu duten itzal guztiak legitimatu ditu. Azken hilabetean ikusi dugu konpainiak, estatu mailako merkataritza-talde ahaltsuenetako bat osatzen duen konpainiak, azken hiru urteetan 660,42 milioi eurotik gorako diru-sarrerak izan dituenak, burofax bidez errentagarriak zitzaizkion kontratuak alde bakarrez eten dituela, mozkinak ez zirela behar bezain handiak erabaki baitu. Ikusi dugu nola erran diguten berdin ziela lantoki bat -Nafarroakoa-, errentagarria izatea ala ez, ixteko prest zeudela eta itxi eginen zutela, nahiz eta 16 langileetatik 13 kalean utzi.

Eta, zoritxarrez, berriz ere ikusi ditugu CCOO eta UGT ez aberrazio hori geldiarazteko borroka-jarreran, baizik eta negoziazio-mahaian hobekuntzen eskean, inolako presiorik egin gabe; Nafarroako langileen jarreratik oso urruti, bide batez erranda. CCOOk eta UGTk EEE bat sinatu dute, nahiz eta, haien hitzetan, ez dagoen “behar bezala justifikatuta”, eta nahiz eta 478 langile kalean uzten dituen.

Gehiago