LABek haur-eskoletako langileen lau demanda irabazi ditu, obra-kontratuak gehiegikeriaz erabiltzeagatik
LABeko zerbitzu juridikoek beste lau demanda irabazi dituzte berriki, kontratazioan abusuak egiteagatik. Kasu honetan, Nafarroako Haur Eskoletako lau langileri obra-kontratuak aplikatzen zitzaizkien, kontratu mugagabeak egin beharrean.
2021-ko azaroak 20
Aurkeztu ziren demandetatik hiru negoziazio-prozesuan irabazi ziren. Avanvida, Andacelay eta Kamira enpresek – Zizur Txikiko, Eguesko eta Mendigorriako haur-eskoletako enpresa kudeatzaileak, hurrenez hurren –, beren praxi txarraren jakitun izaki, zuzenean onartu zuten iruzurra egin izana, eta langileei dagokien kalte-ordaina ordaindu behar izan zieten.
Laugarren kasuan, kaleratze bidegabetzat jotzen da Andacelay enpresa publikoak kudeatzen duen Egueseko haur-eskoletako hezitzaile baten kargugabetzea. Langileak ez zituen onartu enpresa horrek negoziazioan eskaintzen zituen baldintzak; beraz, prozedurak bide judizialean jarraitu zuen, eta, azkenean, epaileak berari eman zion arrazoia auzitegietan.
LABeko zerbitzu juridikoek defendatzen dute obra-kontratuak “ez direla inola ere baliozkoak ikasturtea betetzeko, jarduera arrunta baita. Hala ere, praktika txar hori ohikoa da feminizatutako zenbait sektoretan, esaterako berez prekarizatuta dagoen haur-eskolen sektorean, eta horrek egoera larriagotu besterik ez du egiten”, esan du sindikatuak.
Ildo horretan, LAB Nafarroako 0-3 Haur Hezkuntzako zerbitzuaren esanetan, “ohikoa da kontratuak udan etetea, udako lansaria ordaindu beharrik ez izateko; ohikoa da matrikulazioaren arabera kontratua egitea edo ez… baina, berez, urtez urte egiten badira, kontratu mugagabeak dira”. Praxi hori, gainera, “modu orokorrean gertatzen da azpikontrata-eredu guztietan, bai enpresa pribatu, publiko edo kooperatiben bidez; hori salatu egin behar dugu eta salatu egin nahi dugu, langile horien kontratazioetan abusua amaitu arte”.
Gehiago
El Ayuntamiento de Uharte rompe relaciones con el cura ultra que defendió bombardear Marruecos por la crisis migratoria en Ceuta
Arrotxapeako Gaztetxeak hamar urte bete ditu auzoa astintzen
2
