LABek bat egiten du hezkuntza sistema propioa eskatzeko biharko antolaturiko ikasle grebarekin

Euskal Herriko ikasle mugimenduak greba deialdia egin du ikastetxeetan, biharko, azaroak 28, hezkuntza publiko eta burujabe baten alde.

2019-ko azaroak 27

LAB sindikatuak, noski, hezkuntza eredu propioa, publikoa, euskalduna eta feministaren aldarriarekin bat egiten du eta, hartara, biharko ikasle greba babesten du eta antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu langileak. Iruñean, manifestazioa eginen dute, 12:30ean Hezkuntza Departamentutik abiatuta.

Bertzeak bertze, hauexek dira ikasleek greba egiteko zergatiak. LABek bat egiten du haien ikuspegi eta helburuekin:

LOMCE eredu antidemokratikoaren inposizioa.
Eskubide murrizketen aurrean hezkuntza eskubidearen defentsa; ikasteko baliabide duinen defentsa.
Ikasle euskaldun eleaniztunak osatutako gizartea lortzeko euskalduntzeko neurrien beharra.
Curriculum propioaren eta pedagogia eredu alternatiboen beharra, herritar gisa komunitateko partaide aktibo bezala hezteko.
Berdintasuna, hezkidetza eta eskola inklusiboa.
Nafarroak dauka hitza eta erabakia, hezkuntza eredu propioa nafarrok erabakita.
Ikasleen erabakitze ahalmena eta eskubide demokratikoak.

Gehiago