LABek babesa erakusten dio Eneko Compains nafar irakasleari “jazarpen mediatikoaren aurrean”

El Correo egunkariak bere azalean atzo argitaratu zuen “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, Eneko Compains nafarra begipuntuan jarriz. Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailan lanean ari da Compains.

2016-ko irailak 23

LAB sindikatuak salatu duenez, berri honen helburua “irakasle horren jazarpen politikoa da, irakaslearen heriotza zibila eta laborala bilatuz”. Eneko Compains kontratatua “legearen barruan” dagoela azpimarratu nahi izan du sindikatuak.

Informazio guztia UPV/EHUtik beretik datozela uste du sindikatuak. “Informazio okerra eta kontrastatu gabeko atalak edukitzeaz gain, bakearen aurka dauden UPV/EHUko sektore atzerakoien eta minoritarioen aldetik datozela”, salatu dute. “Sektore hauek ez dute nahi pertsona guztien eskubideak bermatzen dituen egoera normalizaturik, tartean, atxilotuak eta , torturatuak izan ondotik, espetxera itzuli behar ez izateko helburuarekin lortutako akordio baten ondoren, bidegabeki kondenatuak izan ziren pertsonena. Sektore horiek gainera, euskal gizartearen gehiengoak onartzen ez dugun errelatoa inposatu nahi digute, bakezko orainaldi eta etorkizun aske eta demokratikoa eraikitzeko berme gisa balio ez duelako”, esan du sindikatuak.

Elkartasuna adierazi diote Eneko Compains irakasleari, eta UPV/EHUri eskatzen diote Vocento Taldeko hedabideak “bidegabeki jazarritako irakasle honen eskubideak” defenda ditzala. Era berean, UPV/EHUko irakasle-ikertzaile laboralaren Enpresa-Komiteari ez-ohiko bilera eskatuko diote gai hau aztertzeko eta egoera salatzeko.

Hainbatetan atxilotua eta torturatua
Eneko Compains hainbatetan pasa da Espainiako komisaldegietatik. Espainiako Poliziaren eskuetatik torturak salatu zituen 90. hamarkadan eta berriz ere 2003an beste atxiloketa bat sufritu zuenean. 2010an Goardia Zibilak atzeman zuenean Ekin erakunde politikoarekin zerikusia zuelakoan, tortura latzak salatu zituen. Hala eta guztiz ere, espetxeratu zuten eta bi urte ondoren aske gelditu zen. Auzitegi Nazionalean epaitua izan zen 2016an, eta akordio batera iritsi ziren inputatu guztiak espetxea sahiesteko. Bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Gehiago