LAB Suhitzaileak eta Babes Zibilaren deia langileei: “Gure arduradunen esku jartzeko salbuespenezko errekerimenduren bat egin behar izanez gero”
Indargabetutzat jotzen dute, aldi baterako, erreklutamenduetara ez joateko aspalditik zabaldua duten gomendioa.
2020-ko martxoak 13
Koronabirusen hedapenak sortutako egoera ikusita, eta okerrera egingo duela aurreikusiz, LABen Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuetako eta Babes Zibileko adarretik eta osasun-agintariek gomendatutako neurriei jarraituz, lankide guztioi dei egiten dizuegu, gure parkeko arduradunen, brigaden eta Nafarroako Gobernuaren eskura jar gaitezen, behar den salbuespenezko edozein errekerimendutarako.
LAB-Suhiltzaileak taldeak aldi baterako baliogabetu egin du bajak betetzeko nahiz plantillak indartzeko behar diren erreklutamenduetara ez joateko aholkua. Ez dugu alarma sozialik sortu nahi, baina ezin dugu ahaztu Babes Zibilaren eta Larrialdien oinarri sendoak garela Nafarroan, eta hala jokatu behar dugula.
Ez diegu uko egin gure plantillaren aldarrikapenei, ekonomikoei eta gure zerbitzuak hobetzeari buruzkoei, baina aldarrikatzen duguna ez dela kapritxoa erakusteko unea da.
Herritarren osasuna eta segurtasuna lehentasunezkoak dira.