LAB NIEren aurrean elkarretaratu da lan baldintzak okertuko dituen proposamena atzera bota dezaten
Negoziazio kolektiboaren markoan, ordezkariek Nafarroako Ikastolek langileentzat oso kaltegarria den proposamena atzera botatzea eta lan baldintzak hobetze aldera negoziatzea galdegiten dute.
2016-ko abenduak 21
Gaur goizean Nafarroako Ikastoletako LABen ordezkariek ( langileen % 92ren) Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzaren aurrean bilkura egin dute. Nafarroako ikastoletako langileen Lan Hitzarmena 2010az geroztik ultraaktibitatean dago. NIEk Nafarroako Gobernuak 2010ean eta 2012an ezarritako murrizketak aplikatu zituen, langilen soldatak %9’2 eta %2 artean jeitsiz.
2016ko urtarrilean Lan Hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia osatu zen. Otsailean, LABek bere plataforma aurkeztu zuen, NIEk eskakizun ekonomikoen aurrean hartutako jarrera eta gai honetan adostasunera iristeko zailtasuna ikusirik, negoziatzeko borondate adierazgarri akordio partzialerako proposamena aurkeztu zuen, inpaktu ekonomikoa suposatzen zuten neurriak gutxienetan utziz.Irailean ikastoletako LABen ordezkari sindikal guztiek sinatuta NIEri idazkia aurkeztu zitzaion, non negoziazioen arintzea eskatzen zen.NIEk denbora honetan guztian zehar ez zuen proposamen bakarrik jarri mahai gainean. Azaroaren 16ean bere proposamena aurkeztu zigun, non besteak beste, behin-behineko eta behin betiko, dozente eta ez-dozente langileen arteko aldeak handitu, prekarietatea areagotu, langileen parte hartzea gutxitu eta langileekiko ardura ekonomiko osoa Nafarroako Gobernuaren esku utzi nahi duen Itunpeko Irakaskuntzako patronalen bidetik.
Honi gehitu behar diogu Itunpeko Irakaskuntzako dozenteek 2017ko urtarrilatik Nafar Gobernutik %1aren igoera lortzen badute, NIEk egindako mehatxua esaten duenean “ikastolek erabaki beharko dutela igoera aplikatu ala ez” .Honen guztiaren aurrean langileek NIEk egindako proposamena atzera botatzeko eta lan baldintzak hobetzeko benetako negoziazioari ekiteko geldegiten dute.