“Irakasleak sutan gaude” lelopean protesta egin du STEILAS sindikatuak Hezkuntza Departamenduaren aurrean

"Kaosa. Kaosa da Nafarroako ikastetxeetan bizi dena eguberrietatik. Pandemiaren zabaltzearekin, covid positiboen kasuek gora egin dute izugarri eta horrek zuzenean eragin du eskoletako funtzionamenduan", salatu du STEILASek. Egoera iraultzeko ezinbestekotzat jo du Gobernuak inbertsioa handitzea eta beharrezkoak diren baliabideak zentroen esku jartzea.