La Unicak bere memoria historikoa berreskuratzeko 12 urtez egindako ikerketa aurkeztu du

12 urteko ikerketa baten bidez, La Unica peñak bere historia berreskuratzen lan egin du. "Gure peñaren jatorriaren bila, jakin nahi genuen zehatz-mehatz eta modu akademiko batean, non eta nola jaio ginen. Horrekin hasi eta gero konturatu ginen nola gure peñaren historia Iruñeko historiarekin uztartzen zen, azkeneko 90 urteekin" azaldu du, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuan parte-hartu duen bazkide batek. Horretarrako, UPNAren eta Labrit Ondarearen laguntza izan du La Unica peñak.