L. Amatria, Mikel Zabalzaren iloba: “Nahi duguna da egia kontatzea, behingoz aitortzea Mikel torturapean hil zutela”
Duela 34 urte hil zuten Mikel Zabalza, eta Hamaika TBn egindako elkarrizketa honetan, Lohitzune Amatria, Zabalzaren ilobak, Estatuko indarkeriaren biktimen legea aldarrikatu du: "Estatuak erabili duen indarkeria horren barruan kokatu behar dugu Zabalzaren kasua". Gazteen beharra ere nabarmendu du memoriaren aldarrikapen horretan: "Garrantzitsua da memoria egiten jarraitzeko gertatu zenaren transmisio egokia izatea".
2019-ko azaroak 28
Gehiago
Etxarri Aranatzen Espainiako Armadaren bonba batek eragin zituen bost bizilagunen heriotzaren 50. urteurrena gogoratuko dute igande honetan
Rotten XIII-aren “Noain” kanta, burua altxatzeko deia egiten zuen arrakasta musikalaren 5. urtemuga
7
