Korrikaren 22. edizioa martxan da, eta larunbatean Nafarroara iritsiko da

Euskararen aldeko lasterketa hasi da gaur Amurrion, eta datorren igandera arte Euskal Herria osoa zeharkatuko du. Larunbatean goizaldean sartuko da Nafarroan, Sakanatik, eta goizean iritsiko da Iruñera.