Kontseiluak proposamen berri bat kaleratu du Nafarroan euskararen ofizialtasuna bermatzeko

Paul Bilbaok eta Joxerra Olanok lege proposamena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan euskararen lege berri bat idazteko asmoz sortutako batzorde berezian. Kontseiluaren esanetan, hizkuntza eskubideak bermatu eta euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatuko duen arau berri bat adostu behar dute alderdi politikoek.

2018-ko urriak 4

Proposamenaren oinarri-oinarrian dago hizkuntzaren estatus ofiziala, eta administrazioak eta erakunde publikoek neurri efektiboak hartu beharko dituzte herritarren hizkuntz eskubide horiek bermatzeko, Kontseiluaren esanetan.

Kontseiluaren lege proposamenak «tokian tokiko errealitate soziolinguistikoarekiko errespetua» eta «progresibotasuna» hartzen ditu kontuan, baina hala ere, proposamen honek ez du Nafarroako alderdi guztien babesa jasoko. Horregatik, Paul Bilbaok eta Kontseilua osatzen duten eragileek behar beaherrezkoa ikusten dute Iruñean urriaren 27an eginen den ofizialtasunaren aldeko mobilizazioan parte hartzea.

Gehiago