Kontseilu Sozialistak bizitzaren garestitzea salatzeko mobilizazioa egin du Iruñean

“Proletalgoaren aurkako ofentsiba gelditu! Autodefentsa sozialista antolatu” lelopean atera da kalera. Oinarrizko elikagaien prezioaren igoera edota langabezia eta etxebizitza lortzeko ezintasuna salatu dituzte, besteak beste.