“Konponbiderako Giltzak” manifestuari eta Urtarrilaren 13an Bilbon Sarek antolatu duen manifestazioari sostengua adierazi diote 15 eurodiputatuek

2024-ko urtarrilak 9

Sarek publikoki eskertu du, Europako ordezkari politikoek erakutsitako konpromisoa, presoei aplikatzen zaien espetxe salbuespenaren amaieraren inguruan eta euskal presoak, iheslariak eta deportatuak etxera itzultzea ahalbidetuko duen behin betiko ebazpenaren alde.

Helburu horren aldeko lan politikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta oso modu positiboan baloratu du Sarek hainbat herrialdetan sentsibilitate ezberdinak ordezkatzen dituzten eurodiputatuen babesa. 

Bukatzeko, hurrengo larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dio euskal gizarteari.

Eurodiputatuen zerrenda:

1. Ana Miranda, BNG, Galiza, Greens-EFA
2. Carles Puigdemont i Casamajó , Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak
3. Chris MacManus, Sinn Féin, Irlanda, The Left (GUE-NGL)
4. Clara Ponsatí Obiols, Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak
5. Clare Daly, Independents for Change, Irlanda, The Left (GUE-NGL)
6. Diana Riba i Giner, MEP, ERC, Catalunya, Greens-EFA
7. Dimitrios Papadimoulis, MEP, Syriza, Grezia, Europar Parlamentuko
lehendakari-ordea, The Left.
8. François Alfonsi, RPS, Corsica, Greens-EFA
9. Idoia Villanueva, Unidas-Podemos, Estatu espainola, The Left (GUE-NGL)
10. Jordi Solé, ERC, Catalunya, Greens-EFA
11. Eugenia Rodriguez Palop, Unidas-Podemos, Estatu espainola , The Left (GUE-NGL)
12. Miguel Urban Crespo, Anticapitalistas, Estatu espainola, The Left (GUE-NGL)
13. Mick Wallace, Independents for Change, Irlanda, The Left (GUE-NGL)
14. Nikolaj Villumsen, Enhedlisten, Danimarka, The Left (GUE-NGL)
15. Toni Comin i Oliveres, Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak

Gehiago