Konponbidearen puzzlea osatzeko pieza guztiak etxerako bidean jartzea aldarrikatu du Sarek

2025-ko maiatzak 18

Atzo Lesakan hasi eta gaur Iruñean amaitu den martxa Euskal Herriko 28 herri eta errealitate ezberdinak igaro ditu. Konponbidearen puzzlea osatzea helburu izan duen ekimenak asteburu osoan zehar aldarrikapen argi bat kaleratu nahi izan du: oraindik erregimen itxian dauden euskal presoak etxerako bidean jarri dituzten neurriak har dezaten. Izan ere, 57 dira egoera horretan dauden preso politikoak, eta Sarek behin eta berriz errepikatu duen moduan, etxean libre egoteko baldintza guztiak betetzen dituzte.

“Ezinbestekoa da elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu ondorio guztiekin amaitzea; biktimek behar eta merezi duten aitortza eta erreparazioa jasotzea eta horrekin batera euskal preso, iheslari eta deportatuen auziarekin amaitzea”, azpimarratu dute Iruñeko Udaletxearen aurrean egindako azken ekitaldian.

Ekimena Etxarri Aranatzetik ere pasa da gaur arratsaldean.

Gehiago