Kattalingune zerbitzuan murrizketak ez egiteko eskatu dute langileek

Kattalinguneko langileek 4 orduko lanuztea egin dute LGTBIQ+ komunitateari ematen zaion zerbitzuaren defentsan eta Nafarroako Gobernuaren lizitazioan aurrekontu murrizketa salatzeko. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean protesta gisa.