“Karpeta urdinak”, EITBk eman nahi ez duen torturaren inguruko dokumentala dagoeneko sarean ikusgai
Zine lehiaketetan eta zine-aretoetatik ibilbide oparoa egin eta gero, dagoeneko ikusgai dago sarean "Karpeta Urdinak" dokumentala. Torturaren inguruan EAEn egindako ikerketa ofiziala aztertzen duen filma hau ezin izan da ikusi euskal telebista publikoan, nahiz eta EITBk horretarako aukera izan. Primeran plataforma digitalean jartzea erabaki du EITBk, baita Hamaika TBk ere.
2024-ko otsailak 13
Sinopsia: Anderrek susmatzen du, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela. Bere susmoa argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako “1960tik 2014ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua” ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuen eskutik tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuetan sakonduko du, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.