Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza ofiziala aldarrikatu du berriz ere Karmele Gogoan herri ekimenak.