Kapitalismoaren eta arrazakeriaren aurkako borroka aldarrikatu ditu LGTBIQ+ mugimenduak

LGTBIQ+ mugimenduak kaleak hartu ditu gaur Iruñean kolektibo honen aurkako erasoak salatzeko eta horiei aurre egiteko batasuna eskatzeko. Bizitzak erdigunean jartzea eta kalean zein instituzioeetan indarkeri hori eta jarrera transbaztertzaileak salatzea eskatu dute. Mobilizazioan palestinar herria gogoratu dute.