Josu Bravo Tafallako euskal preso politikoa aske gelditu da

A Lama (Galizia) espetxetik atera da 13 urte espetxean egon ondoren. Frantziatik kanporatu zuten estradizio prozedura batengatik 2003an ETAko kidea izateaz akusaturik. 1997an Mexikon izan zen atxilotua, eta Espainaratu ondoren, bi urte eman zituen espetxean. Aske gelditu zen epaiketaren zain, eta ihes egin zuen. Osotara 25 urte eman ditu Tafallatik urrun. Sakabanaketa politikaren ondorioz, bere lagun batzuek istripu bat sufritu zuten 2012an.