Joseba Iturbide lesakarra aske geratu da epaiketaren esperoan

Joseba Iturbide Lesakako presoa aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean otsailaren 22an deklarazioa eman ondotik. Otsail hasieran epaitu zuten Parisen Iturbide eta bortz urteko zigorra eman zioten. Lesakarrak Frantziako espetxetan denbora gehiago egina zuenez, Espainiara eraman zuten herenegun.

2018-ko otsailak 23

Otsailaren 22an Auzitegi Nazionalak hartu zion deklarazioa, Castellón autokarabana baten leherketan parte hartu zuelakoan. Fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen bazuen ere, aske utzi dute. Aipatzekoa da Iturbideren kontrako proba bakarra, galdeketan torturatu zutela salatu zuen Mattin Sarasolaren deklarazioa zela, Otsailaren 13an, Estrasburgok espainiar estatua kondenatu zuen, Sarasola eta Porturi egindako galdeketetan “tratu gizagabea eta umiliagarria” emateagatik.

Gehiago