Joko aretoetan irabazteko aukerarik ez, salto!

Antsoaingo Ernaik, SALTO dinamikaren baitan performance bat burutu du joko aretoen aurka, "hauen errealitatea ezkutatzen saiatzen direnen aurka", hain zuzen ere. "Antsoaingo gazteok argi dugu, gure bizitzekin jolasten eta hauek lapurtzen dizkigutenen aurrean, SALTO kalera!" Ernaikoek gogoratu dutenez, joko aretoetan "irabazteko aukerarik ez dago, beti haiek irabazten dutelako".