Jar diezaiogun muga pobreziari

2015-ko martxoak 6

KAPITALISMOAK ESPLOTAZIO ETA PREKARIETATEA DARABILTZA, ETA, ONDORIOZ, JENDARTEAREN DUALIZAZIOA ERAGITEN DU.

Kapitalismoa munduko sektore zabaletan pobrezia areagotzen duen prozesua eratzen ari da. Prozesu honek Euskal herrian ere badu bere isla, lege ezberdinen bitartez, gizarte zein lan eskubideetan ezarri diren murrizketa izugarriekin. Helburu nagusia ahalik eta etekin gehien lortzea da, eta hori posible izateko modu bakarra eskulana (gutxiago ordainduta) eta lehengaiak (beste herri batzuetako baliabideen esplotazioaz) ahalik eta gehien ustiatzea da, baita izadia modu basatiagoan ustiatzea ere.

Gaur Errekaleorreko frontoi honetan batu gara, pairatzen dugun sistema honek herri honen gero eta sektore gehiago pobreziara kondenatzen dituela irudikatzeko. Eskupilotan, txapak jokoarekin jarraitzeko balio duten pilotakadak eta balio ez dutenak banatzeko balio du. Gure bizitzekin paralelismo bat eginez, txapak bizitza duin bat eramateko gutxieneko diru-sarrerak direnak, eta ez direnak, banatzen dituen lerroa adierazten du; hain zuzen ere, Pobreziaren Muga.

Errealitatea egoskorra da, eta urtetik urtera geure burua behartuta ikusten dugu zera errepikatzera: lan-arloan prekarietate handia dago. Izan ere, 234.000 pertsona baino gehiago dago langabezian. Etengabeko pobretze testuinguru honetan, egun, lana edukitzea ez da pobretze egoeren babesgune. Langile pobreak existitzeak, ondorengoa hankazgora uzten baitu; lan merkatuan egoteak, pobrezia, bazterketa soziala edo gabezia materiala ekiditzeko bidea dela alegia. Soldatak gakoa badira ere, pobrezia etxeetan barna sartzen da, politika publikoek ez dutelako aberastasunaren birbanaketan bete beharreko funtzioa betetzen.

Hala ere, prekarietatea lan-arlotik haratago doa, herritarren bizi-baldintzen hainbat esparrutara hedatzen ari da. Horregatik jendartearen prekarizazioaz hitz egin nahi dugu; izan ere, hainbat dira soldatapeko lanik gabe dauden pertsonak – langabezian daudenak, pentsiodunak, alargunak, gizarte-prestazioa jasotzen dutenak… Horiek guztiak kondenatuta daude pobreziaren mugaz azpiko soldatarekin bizitzera (per capita BPGren %37,5).

Gero eta garestiagoak dira uraren faktura, gasarena, garraioena (argiaren faktura 2007koarekin alderatuz, %60 igo da), bikoiztu egin da laguntza sozialen bat jasotzen duten pertsonen kopurua, gero eta gehiago dira etxeko fakturak ezin ordaindu dabiltzan etxeak, gazteen herenak ezin dira emantzipatu eta goi karguen soldatak igotzen jarraitzen duten bitartean, emakumeok gizonek baino % 27 gutxiago irabazten dugu. Krisialdia hasi zenetik, 50000 pertsona izan dira desjabetuak, herritarron %7,1ak arazo ekonimikoak direla medio, erabilitako erropak erabili behar izan dituztela adierazten dute (%3,7 2008an). Arrazoi ekonomiko hoiengaitik herritarron%ko 8,3ak neguan zehar hotza pasatu izana onartzen dute (%4,1 2004ean). UPNAko irakasleek eta Nafarroako karitaseko zuzendariak, ondorengoa nabarmentzen zuten; 2014 azaroan, nafartarren % 14,8ak, gutxi gora behera 95.000 pertsona, pobrezia arriskuan aurkitzen dira eta 20.000 pertsona, %3,1a, pobrezia egoera latzetan aurkitzen dira. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa ezak, eta haziz doazen zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazioak, parte hartze sozial aktiboari denbora murrizten ari zaio, eta persona pobreak bihurtarazten gaituzte.

POBREZIAREN MUGA ZEHAZTEAREN GARRANTZIA.

Elkartzenen uste dugu, pertsona ororen partehartze sozial aktiboa bermatzeko helburuaz, gutxieneko dirusarrera duinak bermatuak eduki behar ditugula. Bistakoa badirudi ere, pobreziak, berau ulertu eta azaltzeak, ondorengo ezbaian du giltzarria: aberastasuna eta errenten banaketa desorekatua bai zentzu “bertikalean” (lan eta kapitalaren errentak) zein zentzu “orizontalean” (herritarren artean egiten den baliabideen banaketa).

Txosten ofizialek pobrezia erlatiboari, prekarietateari, ongizate ezari eta abarrei buruz mintzatzen zaizkigu, egiazko errealitatea estaltzen duten indize eta zenbakiak manipulatzen dituztelarik. Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen Pobreziaren Muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Gizarte baten errenta eta prezioen mailan oinarritutako erreferentzia bat definitzean datza eta, aspektu horietan oinarrituta, pertsona batek gutxieneko duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen kopurua zehaztean. Elkartzen-en gutxieneko esleipen ekonomiko oro kalkulatzeko orduan erreferentzia hori erabili beharra dagoela pentsatzen dugu, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, pentsioen gizarte prestazioak eta Diru-sarreren Bermerako Errenta kalkulatzeko besteak beste. Modu horretan horietako bat ere ez da Pobreziaren Mugaren azpitik egongo.

Gure proposamena per capita BPG-etan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du. Modu horretan, ekonomiaren produktibitatea eta etekinak areagotzearen bidez, soldatek ere gora egin dezaten ahalbidetzen da eta, era berean, eskaera sinesgarri iraunkorra eta kalitate handiagoko enplegua sortzen ditu. Helburua hori izanik, lurralde bakoitzeko BPG-aren arabera artikulatutako indizazio automatikorako sistema bat planteatzen dugu. Horren arabera:

1- LGS inoiz ez litzateke per capita BPG-aren %50 baino baxuagoa izan behar. Indarrean dagoen LGSren eraginez “langile pobreak” sortzen dira, lanaldi osoan lan egin arren pobreziaren mugaren azpitik kokatzen diren diru-sarrerak dauzkatenak hain zuzen. Gobernu ezberdinetatik inposatzen dizkiguten politika neoliberalen eraginez, Euskal Herrian izugarrizko aberastasunen metaketa pairatzen ari gara. Metaketa hau gelditzeko bide bakarra, toki bakoitzeko egiazko aberastasunean oinarrituta sortutako bidezko gutxieneko soldaten politika ezartzea da.

2- Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37,5 baino baxuagoa izan behar, Pobreziaren Mugatzat hartzera pasatuko litzatekelarik.

Egia da Pobreziaren Mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira. Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko Pobreziaren Muga zehaztea eta ezartzea pertsonen eskubide sozialak ziurtatzeko oinarri garrantzitsu bat da. Euskal Herriko Gizarte Babeserako Sistema osatzeko oinarrizko araua da, aberastasun kolektiboaren (zerbitzu publikoen, zerbitzu sozialen) eta alokairu publikoaren garapenarekin batera. Euskal Herriko Gizarte Babeserako Sistema osatzeko oinarrizko araua da, aberastasun kolektiboaren (zerbitzu publikoen, zerbitzu sozialen) eta alokairu publikoaren garapenarekin batera.

ELKARTZENEN 2015eko POBREZIAREN MUGA ZEHAZTU DUGU.

2015an Pobreziaren Muga 11.220 €-tan geratu da Hego Euskal Herrian, horrek esan nahi du hileroko kopurua 935 €-koa dela eta horregatik Elkartzen-ek kopuru bereko prestazioak edo gizarte soldata aldarrikatzen du.

Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna eraginkorra da. Pertsona orori gutxieneko duintasuna bermatzeko tresna alegia. Lan baldintza duinagoak bermatzen laguntzeaz gain, esplotazio egoerak zein lan eta arlo sozialean inposatutako murrizketei aurre egiteko baliagarri zaigu. Aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzeaz gain, banaketa orekatuago eta bidezkoago bateranzko aurrerapausua da, baita gizarte babeserako sistema osatzeko oinarrizko araua ere. Gainera, banaketa horretarako, mekanismo automatikoa da; aberastasuna handitzen bada Pobreziaren Muga ere handitzen da; eta txikituz gero kopuru hori ere txikitzen da.

Zenbaki hutsal hauen atzean, biztanleen herenak (3 pertsonatik batek!) Pobreziaren Mugaren azpitik bizirauten du Euskal Herrian, isiltasunean eta gure joan-etorri frenetikoan ikusezin. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari aurre egitekoa. Pribatizatzeko helburuarekin publikoaren aurkako lapurreta masiboaren aurrean, ondoeza zabaltzen ari den balizko ongizate estatuaren aurrean,beldurra eta babesgabetasuna, herritarren gehiengoaren aurkako ezkutuko gerra honen aurrean, pobreziari muga jartzea ezinbestekoa da.

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN!

                                          JENDARTEA ERALDATU!

Gehiago