J. L. Cano duela 40 urte Amnistiaren Aldeko Astean Poliziak tiroz erahildako gaztea oroitu dute Iruñean
Jose Luis Cano gogoratu dute bere hilketaren 40 urteurrenean. 1977ko Amnistiaren Aldeko Astean Espainiako Poliziak tiroz erahil zuen amnistiaren aldeko manifestazio batean. Kaldereria kalean gertatu zen, eta errudunak ez ziren epaituak izan ezta zigortuak ere. Ahaztuak elkarteak, urtero legez, Cano oroitu eta justizia eta erreparazioa exijitu du.