J J Oses eta Iñigo Gulina Burlatako bizilagunen aurkako epaiketa salatu dute ehunka lagunek

Ehunka lagun bildu dira gaur Burlatan Jose Javier Oses "Jotas" eta Iñigo Gulina Burlatako bizilagunek uztailan Auzitegi Nazionalean izanen duten epaiketa salatzeko. Epaiketa hau torturapean lortutako adierazpenetan oinarritzen dela salatu dute, eta bi gazte hauen askatasuna exijitu dute.