J. Asiron: “Iruñea aurrerakoia da, eta aldaketa posiblea da, gure esku dago”

2015eko ekainaren 13an, Joseba Asiron EH Bilduko hautagaiak Iruñeko alkatetza makila eskuratu zuen. 7 urte eta gero, eta hurrengo hauteskundetara urte bat besterik falta ez denean, aldaketa berriz posiblea dela dio Asironek, eta balorean jarri nahi izan du "Aldaketaren Udal Gobernuak" egin zuen eraldaketa.