Izpegiko mugatik sartu da Korrika Nafarroan, Harro Herri euskaldun bat aldarrikatuz

23. Korrikak bere bigarren eguna urratu du, eta eguerdia pasata Nafarroan sartu da lehenengo aldiz Izpegiko muga zeharkatuz. Bertan elkartu dira Baigorri eta Baztango bizilagunak, giro paregabean.