Izadi, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba, jaio da espetxean

Maria Lizarraga Burlatako euskal preso politikoaren alaba, Izadi, jaio da Valentziako ospital batean. Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak Valentziako Picassent espetxean aurkitzen dira gaur egun.

2019-ko urtarrilak 25

Motxiladun haur berri bat dago Nafarroako errepresaliatuen zerrendan. Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrezen alaba, Izadi, Valentziako Picassent espetxean bizi beharko du datozen urteetan.

Sare Herritarrak Izadik bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi du “eta ez espetxean dauden beste 4 umeak bezala euren herritik 500-600 km-tara.” Gaur egun, Izadiren etorrerarekin 5 dira espetxe barruan bizi diren euskal presoen umeak; horietako bat gainera, Aranjuezeko espetxean bakarrik dagoela nabarmendu du Sarek, eta beste 4ak Valentzian.

“Espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazteko eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Iñigo Gutierrezek 30 minutuz baino ezin izan du Maria eta umearekin egon. 30 minutu horiek agerian uzten dute Izadiri ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea”, salatu dute Saretik. 

Sare Herritarrak gogora ekarri ditu Bilbon eta Baionan egindako azken mobilizazioak eta espetxe politika honen amaiera exijitu du berriz ere. “Motxiladun haurren egoera ere sufrimendu horren lekuko da. Horregatik, Bilbo eta Baionan adierazi moduan, egoera hau aldatzeko beharra mahaigaineratu ekartzen dugu gaur ere, Izadiren jaiotzarekin batera. Izadik eta gainontzeko motxiladun haurrak zigor erantsia pairatzeari utzi ahal izateko jendarte osoaren bultzada behar beharrezkoa delako.”

Gehiago