Itzulera itaundu, seguru eta presentziala aldarrikatu du Hezkuntza Komunitatearen Foroak
Oraindik ere ziurgabetasun- eta desinformazio-maila handia dagoela, eta familiek, irakasleek eta ikasleek ez dutela beharrezko informaziorik salatu du Hezkuntza Komunitatearen Foroak Iruñean.
2020-ko irailak 15
Bertan bildutakoek, Hezkuntza sailari eskatu diote benetako negoziazioa hastea hezkuntza-komunitate osoarekin, orain arte alde batera utzitako alderdi pedagogikoak, funtzionalak eta emozionalak kontuan hartuko dituen plan integral bat egiteko.
Eskaeren artean daude kontratazioak eta baliabideak alor guztietan, ratioen jeitsiera espazio guztietan, osasun profesionalen babesa eskola bakoitzean, kontziliazio neurriak bultzatzea, Irakasle ez diren langileentzat kontingentzia protokoloak, kontingentzia planetan unibertsitateak sartzea eta babes gutxien duten ikasle eta langileak kontuan izatea.