Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza ere AEKn izan ziren

Bi artista handi elkartu ditu AEK-k euskaltegian izandako bizipenak gogoratzeko. Itziar Ituño aktorea eta Jurgi Ekiza musikaria. Biek AEK-an ikasi zuten euskara, eta ikasteko arrazoiez eta euskaltegiko esperientziaz aritu dira solasaldi honetan. Bideo honekin matrikulazio kanpainari bultzada eman nahi dio AEK-k.