Itxaso Torregrosa [LAB]: “Sexu heziketa ez da inoiz modu positiboan egin, eta gida honekin bilatzen duguna da umeak ezagutu daitezela”

LAB sindikatuaren Irakaskuntza arloak Sexualitate askatzaileak iruten izeneko egitasmoa abiatu du, eta lehenbiziko urrats gisa Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izenburuko argitalpena karrikaratu du. Gida hori Itxaso Torregrosa sexologo eta LABeko kideak egin du, eta Eloy Tato LAB Irakaskuntzako kidearekin batera gida honen nondik norakoak azaldu dizkigute.