Itunpeko Irakaskuntzako delegatuak Parlamentuaren aurrean kontzentratu dira lan baldintzetan murrizketen kontra
Gaur Itunpeko Irakaskuntzako lau sindikatuen langile delegatuek, Aurrekontuen Plenoarekin bat eginez, Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Departamentuak ezarri nahi dituen murrizketak salatzeko eta langile guztientzat %1 soldata berreskurapena aldarrikatzeko.
2016-ko abenduak 12
Gaur abiatu dira Nafarroako Parlamentuan aurrekontuak eztabaidatzeko saioak. Horrekin bat eginez, Itunpeko Irakaskuntzako lau sindikatuen delegatuek (LAB, SEPNA, ELA eta UGT) ordu erdiko kontzentrazioa egin dute. Elkarretaratze honekin salatu nahi izan dituzte Hezkuntza Departamentuak negoziatzen ari den Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako Akordioan langileen lan baldintzetan eta zerbitzuaren kalitatean ezarri nahi dituen atzera-pausuak.
Aldi berean, Administraziopeko langileen soldata murrizketa berdinak pairatu zituztenez gero, berreskurapena berdina izatea aldarrikatu dute. 2016ko urtarrilean ez zitzaien aplikatu Administraziopeko langileek izan zuten %1eko berreskurapena. Badirudi 2017an irakasle itunduek jasoko dutela baina lan baldintzak okertzearen truke. Gainera, badirudi funtzionarioek urte berrian beste %1 berreskuratuko dutela eta Itunpeko Irakaskuntzako langileei berriz ere ez dietela aplikatuko. 2017Ko balizko igoera horrek, beraiek ere murrizketak jasan arren, ez du eraginik edukiko Itunpeko Irakaskuntzako ez dozenteen soldatetan.