Itunpeko eskolen langileriak Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako akordioa ez dela betetzen ari salatu du
2017an Itunpeko eskoletako langileriaren ordezkariek eta Hezkutnza Departamentuak sinatutako akordioa ez dela betetzen ari salatu dute LAB, Sepna eta UGT sindikatuek.
2019-ko urriak 24
Akordio horren balioa aurtengo ekainera arte luzatu zen arren, hainbat puntu oraindik ez dira oraindik gauzatu. Hauexek dira nagusienak:
– Administraziopeko lankideek 2019ko uztailean jasotako %0,25eko igoera gehigarria (aurrekontuan sartuta dagoena eta itunean ere jasoa).
– 2012ko soldata murrizketen leheneratzea (%2,5 dozenteentzat eta %2 irakasle ez direnentzat).
-Irakasleen ordezkapenak lehen egunetik gauzatzeko konpromisoa, baja hamar egun baino luzeagoa den kasuetan.
Ordezkari sindikal horien arabera, premiazkoa da gai hau 2020ko aurrekontuentan sartzea. Kezka handiz ikusten dute irailetik hona Hezkuntza Departamentueko ordezkari berriekin harremanetan jartzeko eginiko esfortzu guztiak momentuz antzuak izan direla.
Kontuan izan behar da itunpeko irakaslerian Nafarroako hezkuntza sare osoko langileen %40 dagoela (3.400 inguru), beraz Hezkuntza Departamentua ez dela kuantitatiboki eta kualitatiboki oso garrantzitsua den arazoari aurre egiten ari.
Egoerak bere horretan jarraituz gero egoerari erantzuteko neurriak hartuko direla iragarri dute LAB, Sepna eta UGTko ordezkariek.