Iruñerriko Autodefentsa Sareak Hezkuntzak jarritako segurtasuun kamarak kentzeko eskatu dute

Aurtengo kurtso hasi aurretik, Txantreako Eunate ikastetxean 13 bideokamera jarri zituzten ikastetxeko hezkuntza komunitatearekin kontatu gabe, segurtasun arrazoaik aipatuz.

2019-ko otsailak 13

Kurtsoa hasi bezain laster, Eunateko ikasleek, hartutako neurri horren inguruko informazioa eskuratzeko hautua egin zuten, baina gaur egun ez dute lortu “inongo informaziorik” eskuratzea, salatu dutenez.

Hasieratik, Eunateko ikasleak kamera hauen aurka agertu dira eta ekimen desberdin egin dituzte. “Baina hala ere, ez Eunateko zuzendaritza taldeak ez hezkuntza departamentuak ez dute arazoari irtenbidea ateratzeko ahaleginik egin.
Honen aurrean, zuzendaritzaren jarrera argia izan da. Hasieratik ikasle mugimenduaren gaineko jazarpena areagotu eta buruturiko ekintza desberdinak jazarriz, zigor, mehatxu, zein bestelako neurriekin”, salatu dute.

Ikastetxe osoan zehar 13 kamera ikusgai dituzte, Hezkuntza departamentuaren zein zuzendaritzaren argudioa, bandalismo ekintzak ekiditea dela diote. “Baina guk aitzakia errez eta faltsua dela uste dugu. Ikasleria kikildu eta sistemaren mesedeetara, sumisio eta obediente jarduteko helburu dutenek gu kontrolpean edukitzeko jarri baitituzte”. Ikasleen segurtasuna bermatzeko neurri gisa saltzen duten arren, ikasleek “kontrol sozialerako mekanismoak baino ez direla” pentsatzen dute.

Horregatik, Eunateko zuzendaritzari dei egiten diote “kameren aurrean jarrera aktibo hartu dezan, hezkuntza departamentuaren aurrean kamerekiko desadostasuna adieraziz”. Honekin batera orain arte Eunateko ikasleek burututako ekintzen ondorioz jarritako salaketak “baliogabetu” ditzala eskatu diote, “ikasleon kontrako jazarpenarekin behin betikoz bukatu eta orain arte gurasoei bidalitako eskutitz guztiak ezeztatu” ditzala.

Gehiago