Iruñeko Zabalguneko bizilagun eta merkatariak Gurutze Plazan aparkaleku bat egitearen aurka azaldu dira

Iruñeko Gurutze Plazan UPNk egin nahi duen aparkalekua zer esan ematen ari da auzotarren artean. Plazako zuhaitzak moztu beharko ziren, eta obrek izango zituzten kalte eraginaz ohartarazi dute auzokide eta merkatari talde batek.