Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren irizpidea aldatzeko sinadura kanpaina bat abiatu dute

Administrazioan Euskaraz Taldeak Change.org plataformaren bidez bultzatu duen sinadura bilketak Iruñeko Udalak gaur egun publizitate instituzionala nola banatzen den erabiltzen dituen irizpideak aldatzea helburu du. Izan ere, euskarazko komunikabideak irizpide hauen kanpo geratzen dira.

2021-ko apirilak 12

Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, audientzia osoaren %10 gainditzen ez dutelako. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak % 10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea. Navarra Sumak euskarazko hedabideak publizitate honen kanpo geratzeko ad hoc egindako aldaketa bat izan zen, hain zuzen ere.

Sinadura bilketa honekin “Iruñeko euskaldunak garenez, gure protesta adierazi nahi dugu” dio Administrazioan Euskaraz Taldeak. “Guk ere eskubidea dugu publizitate instituzionalaren informazioa jasotzeko, euskarazko hedabideetan” aipatzen dute, eta Iruñeko Udalari erabaki hori bertan behera uzteko eskatzen diote.

Sinadura bilketa hasi besterik ez da egin, eta momentuz 200dik gora sinadura bildu dituzte.

Gehiago