Iruñeko Udalak omenaldia egin dio Jose Luis Canori, Espainiako poliziak hil zuen lekuan plaka bat jarriz

Alkateak eta Jose Luis Canoren senideek plaka jarri dute Caldereria kaleko 42. zenbakian, eta haiei babesa emanez ekitaldian izan dira Iruñeko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak. 1977ko maiatzaren 13an, egun beltza izan zen Euskal Herrian. Amnistiaren Aldeko Astean lau heriotza eragin zituen Espainiako Poliziak. Iruñean, polizi batek lepoan tiro bat jota hil zuen José Luis Cano Pérez, taberna batetik atera eta jipoitu ondoren.