Iruñeko Udalak haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren eskaintza berriz gutxituko du

Enrique Mayak zuzentzen duen udalak murgiltze eredua Txantreako Izartegi haur eskolara mugatuko du. Horrez gain, Goizeder (Arrotxapea), Printzearen Harresi (Arrosadia), Lezkairu eta Hello Buztintxuri haur eskoletan eredu mistoa eskainiko da (euskara, gaztelania eta ingelesa). Hau da, Iruñea osoan soilik 259 plaza eskainiko dira euskaraz, eta 810 gazteleraz. Haur Eskolak Gurasoak taldearen esanetan, orain Hezkuntza departamentuaren esku dago "euskararen aurkako eraso berri hau eteteko aukera".

2022-ko urtarrilak 28

Iruñeko Udalak haur eskoletan eginiko hizkuntza lerroen eskaintzaren aurrean mobilizazioak egongo dira arlo politikoan eta sozialean. Nola edo hala, Udalaren proposamena aldatzeko edo bideratzeko aukera du Nafarroako Gobernuak, izan ere Fernando Sesma zinegotziak eginiko proposamenak Carlos Gimeno kontseilariaren Hezkuntza Departamentuaren oniritzia jaso behar bait du. Hala ere, gurasoek ez dute itxaropen handirik, baina seme-alabak euskaraz hezteko eskubideari helduko diote.Horrela mintzatu da Iñigo Otxoa HE Gurasoak taldeko partaideak Euskalerria Irratian.

Gehiago