Iruñeko Udalak haur eskolen finantzaketan %13ko murrizketa burutuko du

EH Bilduk azaldu du murrizketa honek haur eskolen funtzionamenduan “eragin kezkagarria” izango duela eta informazioa ezkutatzea leporatu dio UPNri.

2014-ko irailak 24

Udaberrian ezagutu zen Nafarroako Gobernuak udal hauer eskolen finantzaketan %30eko murrizketa egiteko asmoa zuela. Oposizioko indar politiko guztiek erabaki errefusatu zuten, baita hainbat herritako UPNko udal taldeek ere. Salaketen aurrean Hezkuntzako kontseilari Iribasek lan talde bat osatu zuen irtenbide posibleak aztertzeko.

Informazio ezkutua
Iruñeko udal gobenruak lan talde horretan parte hartzen du eta EH Bilduk salatu du behin baino gehiagotan informazioa eskatu arren UPNk hura ukatu egin duela. Hori dela eta, koalizio soberanista informazioa bilatzen aritu da eta pasaden irailaren 12an lan talde horrek onartutako erresoluzioa ezagutu du zeinean iruñeko haur eskolen finantzaketan aplikatuko den murrizketa %13koa izango dela jakin izan duen, hau da 120.000 euro inguruko murrizketa.

EH Bilduk UPNren jarrera gogor salatu du informazioa ezkutatzeagatik eta “inolako kritikarik gabe Gobernuaren erabakiei men egitea” irmoki kritikatu du ere. Azkenik murrizketak azaltzen dituen erresoluzioari buruzko informazio zehatza berehala emateko exijitzen dio.

Gehiago