Iruñeko Udalak bi hilabeteko epea du Donejakue Bideko parkearen errotulua ele bitan jartzeko
Iruñeko Udalak Donejakue Bideko parkearen errotulua erderaz bakarrik jarri ondoren, Administrazioan Euskaraz Taldeak errekurtsoa jarri zuen. Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman ondoren, udalak bi hilabeteko epea izango du errotulua ele bitan jartzeko.
2023-ko irailak 26
2022an, Administrazioan Euskaraz Taldeak, Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Udalak erdara hutsean jarri zuelako Donejakue Bidearen parke berriaren errotulua. Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zien, Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantzaren kontra egin baitzuen. Orain, ebazpena betearaz dadila eta errotulua ele bitan jar dezala eskatu dute, hala agindu baitio NAAk Iruñeko Udalari. Eta beraz, Iruñeko Udalak bi hilabeteko epea izango du Donejakue Bideko parkearen errotulua ele bitan jartzeko.