Iruñeko Konstituzio Plaza, dagoeneko euskaraz Administrazioan Euskaraz Taldeari esker

Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du Iruñeko Udalak Baluarte Plaza zenari izena aldatzerakoan euskara baztertu duela, eta hori ez dela zerbait berria Nafarroako hiriburuan. Iruñeko Konstituzio Plaza berriari izena euskaratu diote.

2022-ko otsailak 8

Enrique Maiak eta UPNk Konstituzioaren plaza bat nahi zuten Iruñerako, eta izen hori eman diote Baluarteko plazari. Baina gaztelania hutsean jarri dute, horrela hain zuzen ere: “Plaza Constitución plaza”. Espainiako Konstituzioak bere 3.3 artikuluan dio “hizkuntzak bereziki zaindu behar direla”. Beraz, kaleko errotuluetan euskara presente egon behar du.

“Ez da lehenbiziko aldia horrela jokatzen dutela. Pasealeku bati “Paseo 25 de noviembre pasealekua” jarri zioten. Euskaraz ez jartzeko, Udalak argudiatu zuen toponimo bat zela, eta “ez zekiela euskaraz beste izenik ote duen”. Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegiak hauxe esan zion Udalari: ” ’25 de noviembre’ ez bada gaztelania, gaztelaniaren antz handia du. Are gehiago: ausartuko ginateke esatera ez dela Erdi Aroko toponimo bat”. Eta ele bitan jartzera behartu zuen, gogoratzen dute Administrazioan Euskaraz Taldeko kideek, eta gauza bera egitea eskatu diote orain Udalari, euskaraz ere jar dezala plaka hau. Haiek dagoeneko euren ekarpena egin dute.

Gehiago